XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Don Constantino Aginaga jaunak argi eta garbi aditzera eman zidan gure aita oposiziorik gabe sartu zela Ahaldundegiko Injinadoretzan, eta orduko liberalek
Honetaz gehieneko esan daitekeena da
Ezkondu, 1915-eko Jorrail / Apirilaren 29-an ezkondu baitziren eta hiru hilabete bakarrik egin zuten nobiotzan.
Gainera, 1907-an amak 14 urte besterik ez zituen.
Beraz, gure aitona Itarte aitaren alde saiatu bazen, bi familiek zutèn elkarrenganako adiskidetasunagatik izango zen baitipat eta beste zedozer integrismuaren gogaidetasunak eraginda.
Dena dela, dio D. Constantino Aginaga jaunak, esku hobetan ez zitekeen eror Diputazioko injinadoretza.
Alegia, gure aitonaren jokabidean aipatu dugun ahuleriarik izan baldin bazen ere, ez zutela Gipuzkoa guztian, injinadore azkarragorik, prestuagorik eta egokiagorik aurkituko.
Hauetxek dira, politikaz liberal zèn jaun agurgarri baten hitzak eta iritziak gure aita integristaz.
Urrengo urtean, hots, 1908-ko Urtarrilaren 3-an, Probintzi-Mandatalgoak (
Hemen konta ez ditzakegun borroka eta istilu gogorren ondoren, Madrileko Gobernaritzak baimena eman zion Gipuzkoako Ahaldundiari, Probintziaren lurralde osoan Telefonu Sarea hedatzeko eta esplotatu ahal izateko 35 urteko epean.
Lege hau 1908-ko Hazaroaren 25-ean eman zen.
Ahaldundiak 1909-ko Epail / Martxoaren 9-an hartutako erabakiz, Inazio Maria Etxaide jauna, Probintziako Industria Injinadore eta Telefonu-Sare-Zuzendari izendatua izan zen.
Hau, berez zetorrèn erabakia zen, zeren, gure aita 1908-garren urte haseratik okupatzen baitzen telefonuaren opaespenaz (
Telefonua automatizatzeko garaia heldu zelarik, estudio sakon bat egin ondoren, Estokolmoko
Luzaro gabe, 1926-an alegia, automatizatua gelditu zen Donostia eta beronen 15 kilometroko ingurunea.
Donostia Telefonu Munizipalak automatizatu zuen, Vicente Pradoren zuzendaritzapean.